Irudia. Palestina

ESTRATEGIA BERRIA, ESTRATEGIA ZAHARRA

2010eko abenduaren 11
00:00
Entzun
Israeldarren eta palestinarren arteko elkarrizketak sustatzeko, «estrategia berri bat» agindu du Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariak. Proposamen horretan AEBek Israeli ez diote eskatuko Zisjordanian kolonia gehiago ez eraikitzeko. Israelek betiko estrategiari eusten dio, eta kolonia gehiago ez ezik, Zisjordaniako hainbat herri erdibitzen dituen hesia eraikitzen jarraitzen du. Irudian, soldaduak negar gasak botatzen palestinarrei, Billinen. Ezustea Europako 26 agintari ohik eman dute, Israel gogor zigortzeko eskatu baitute, koloniak eraikitzeagatik eta okupazioari eusteagatik. Sinatzaileen artean daude Romano Prodi eta Felipe Gonzalez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.