Etorkinak salatzeko web orri bat jarri dute Belgikan
BRUSELA. Belgikako Vlaams Belang eskuin muturreko alderdiak paperik gabeko etorkinak salatzeko web orri bat egin du. Gizarte Segurantzaren aurkako ustezko gehiegikeriak, diru beltzarekin ordaindutako lanak edota bestelako delituak salatzea nahi dute orri horretan, besteak beste. Horren antzeko webgune bat ireki dute Herbehereetan. Europako Kontseiluak gaitzetsi egin ditu bi webguneak. Orriak ez ditu itxiko, horretarako eskumenik ez duelako, baina herrialdeei guneak zentsuratzeko eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu