Etorkinei Frantziako naziotasuna aitortzeko legea gogortu nahi du UMPk
Hurrengo urteko hauteskundeak gerturatu ahala, etorkinen auziari berriz eragin dio UMP Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasunak. Nicolas Sarkozyren alderdiaren asmoa da immigrazio legea aldatzea, Frantzian jaio diren etorkinen seme-alabek 18 urte betetakoan Frantziako naziotasuna nahi dutela idatziz berretsi dezaten. 1993ko Pasqua Legea berreskuratu nahi du eskuineko alderdiak —Charles Pasqua Barne ministroa zelako horrela deitua—. 1998an, baina, bertan behera utzi zuten baldintza hori. Horrenbertzez, gaur egun Frantzian jaio den etorkin baten seme-alabak 18 urte betetakoan automatikoki hartzen du bertako herritartasuna, eta, hori nahi ez badu, adin nagusitasuna bete bainosei hilabete lehenago jakinarazi behar du. Sarkozyk hauteskunde kanpainarako proposamenen artean aurkeztuko du aldaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu