Babes politikoari dagokionez, errefuxiatu estatutua lortzeko baldintzak zorroztu egin dituzte, eta, gainera, babes horijasotzen ez duten pertsonak beren herrietara itzularazteko tramiteak bizkortu egin dituzte. Atzerritarrak onartzeko legean, berriz, EB Europako Batasuneko herrietatik ez datozen guztiei hainbat baldintza ezarriko dizkiete Suitzara sartzeko: hala nola, "kualifikazio altukoak" direla eta beren jardunak suitzako ekonomiari "mesede" egingo liokeela frogatu beharko dute.
UHNCR Nazio Batuetako Errefuxiatuentzako Goi Komisionatuak eta Amnesty Internationalek kritikatu egin dituzte lege biak, eta "gehiegizkotzat" jo dituzte.
Mundua
Etorkinei sarrera eragozteko legeak onartu dituzte Suitzan, gehiengo handiz
Babes politikoa eta atzerritarren sarrera arautzeko lege berrien inguruko erreferenduma egin zuten atzo Suitzan, eta Gobernuko eskuineko alderdiak bultzatutako proposamena onartu dute gehiengo handia: hau da, babes politikoa eskuratzeko zein etorkinak hartzeko arauak gogortu egin dituzte. Botoa eman zutenen %68 agertu da immigranteen sarrera zailago bihurtzearen alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu