Etxea utzi beharko dute Japonian milaka lagunek
TOKIO. Milioi bat laguni baino gehiagori etxea uzteko prest egoteko esan diete Nagoya hiriko agintariek, Japonian. Tifoi bat iristekoa da aste honetan, eta uholdeak eragingo dituela aurreikusi dute adituek. Japonia hegoaldetik 160 kilometro ingurura dago orain tifoia. Ibai batzuek gainezka egin dute dagoeneko, azken egunetako euriteengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu