Burhanudin Rabbani Afganistango presidente ohia hil dute Kabulen, atentatu batean. Iturri batzuen arabera, taliban batzuekin bilduta zegoen eraso diotenean. Dena den, ez dago argi erasoa nork egin duen. «Ekintzaile suizida bat Rabbaniren etxera joan da, eta soinean zeraman txalekoa leherrarazi du», azaldu du polizia batek. Beste bost lagun ere hil dituzte atentatuan.
Rabbani Bake Kontseiluaren burua zen orain, eta negoziatzaile lanak egiten zituen talibanen eta gobernuaren artean. Haiek Afganistango bake prozesuan parte hartzea zen Rabbaniren asmoa.•
Hilberria. Burhanudin Rabbani
Etxean hil dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu