nepal

Etxeratzeko deia agindu dute Katmandun Iraken hildako langileen aldeko liskarrak gelditzeko

Jende asko atera da Katmanduko kaleetara, Iraken atzo hil zituzten 12 nepaldarrengatik protestatzeko. Protesta horietan liskar ugari izan dira, eta, Nepalgo Gobernuak etxeratzeko deia ezarri du.

2004ko irailaren 1a
16:53
Entzun
Neurri handian ikasleak ziren kalera atera diren manifestariak. Kalte larriak sortu dituzte eraikuntza desberdinetan, besteak beste, lantegi musulmanetan, meskitetan, eta ‘Qatar Airlines’ hegazkin konpainiako bulegoetan. Goizean esaterako, liskar handia sortu da manifestari eta segurtasun indarren artean, Jama meskita, Katmanduko tenplu musulmanik nagusiena, erretzen ahalegindu direnean.

Manifestariek hildakoengatik “mendekua” eskatzen zuten eta agintariek heriotzak ekiditeko ezer ez egitea salatu dute manifestariek. “Haserre gaude. Gure gobernuak ez du ezer egin bahituak askatzearren. Poliki aritu da eta bere dimisioa eskatzen dugu,” adierazi zuen Kapil Sharma manifestariak.

Bien bitartean, “ikaragarrizko sarraskia eta nazkagarri” bezala definitu du Nepalgo gobernuak 12 nepaldarren heriotza. Dolu eguna deitu du biharko gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.