Europa, Espainiako Atzerritarren Legearen aurka

2015eko apirilaren 25a
00:00
Entzun
EBko Justizia Auzitegiak Espainiako Atzerritarren Legearen arau baten aurka egin du, eta ebatzi du ez dela Europako legeen araberakoa. Espainiako legeak dioenez, atzerritar batek kanporatze agindua saihestu dezake isun bat ordainduz gero.

EAEko Justizia Auzitegiaren kontsulta baten ondotik iritsi da epaia. Izan ere, Irunen (Gipuzkoa) atxilotu zuten marokoar baten egoera argitzeko eskatu zuen auzitegiak. Bost urteko kanporatze agindua jaso zuen etorkinak, baina, helegitea jarri ostean, Donostiako auzitegi batek agindua bertan behera utzi zuen, neurriz kanpokoa zelakoan. Horren ordez, isun bat ordainarazi zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.