Europako Batasunak gehiago zigortuko du Iran

2012ko urriaren 13a
00:00
Entzun
TEHERAN. Europako Batasuneko Atzerri ministroek Irani presio ekonomikoa egiteko neurri gehiago adostu dituzte, hark bere programa nuklearra aldatzeko: Irango bankuekiko transferentzia oro debekatuko dute, Iranekin lan egiten duten 34 enpresaren aktiboak izoztuko dituzte, eta Irango gasaren inportazioak ere bertan behera geldituko dira. Neurriok astelehenean onartuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.