Europako Batasunak (EB) Iranen kontrako zigor neurriak hartzen segitzen du, honek programa nuklearra geratu nahi ez duela-eta. Hala, gaur beste zigor batzuk hartu ditu Irango erakundeen eta pertsonen kontra.
Programa horrekin zerikusia dutelakoan, Irango erakunde batzuek ezingo dituzte EBn jarduera ekonomikoak egin eta EBn dituzten diru poltsa batzuk izoztu egingo dituzte.
Melli banketxea da Irango nagusiena, eta Londresen, Parisen eta Francfort (Alemania) egoitzak ditu. Banketxeko kideek ezingo dute EBn sartu.
Mundua
Europako Batasunak Iranen kontrako beste zigor batzuk onartu ditu
Programa nuklearrarekin zerikusia dutelakoan, Irango erakunde batzuek ezingo dituzte EBn jarduera ekonomikoak egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu