Erresuma Batua

Europako Batasunari buruzko erreferendumaren galdera ezagutarazi du Londresek

'Jarraitu behar luke Erresuma Batuak Europako Batasuneko kide izaten?'. Galdera horixe egingo die herritarrei Erresuma Batuko Gobernuak 2017. urtea amaitu baino lehen.

Elizabeth erreginak atzo abiarazi zuen ofizialki David Cameronen agintaldia Westminsterreko jauregian egin ekitaldian. CARL COURT / PA WIRE
Berria
2015eko maiatzaren 28a
08:10
Entzun

David Cameronen gobernuak baieztatu du zein izango den Europako Batasunari buruzko erreferendumean Erresuma Batuko herritarrek erantzun beharko duten galdera: "Jarraitu behar luke Erresuma Batuak Europako Batasuneko kide izaten?". Hauteskunde Batzordeak proposatutako bertsioa onartu du gobernuak, Alderdi Kontserbadoreak egindakoaren aldean: "Uste duzu Erresuma Batuak Europako Batasuneko kide izan behar lukeela?".

Asteazkenean egin zuen ofizial Elizabeth erreginak Erresuma Batuan erreferenduma egingo dutela "2017. urtea amaitu baino lehen", Europako Batasuneko kide izaten jarraitu edo ez erabakitzeko. Eta ostegunarekin, erreferenduma egiteko lege proposamena Westminterreko legebiltzarrera eraman du Cameronek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.