ekaitza

Europako Batzordeak onartezinak direla uste du bertan behera gelditu diren hegaldiak

Aireportuak elurteentzako prestatuta egon behar direla dio batzordeak. Gaur 1.000 hegaldi gelditu dira bertan behera.

2010eko abenduaren 21a
18:41
Entzun
Europako Batzordeak prestakuntza gehiago eskatu dizkie Europako aireportuei. Onartezina dela hegaldiak bertan behera uztea adierazi dute. Bidaiarien segurtasuna kontuan hartuta aireportuak hobeto prestatu behar direla esan du gaur Siim Kallas garraioko komisario europearrak, izan ere, "azken urteetan ikusi ahal izan den bezala, elurteak ez dira kasu arraroak europan". Horregatik, elurteen aurrean ongi prestatuta egon behar dutela aireportuek azpimarratu du.

Gaur 1.000 hegaldi gelditu dira bertan behera Europan, atzo baino gutxiago, 3.000 izan baitziren. Bruselak egungo puntu ahulak aztertu nahi ditu, beharrezkoak diren neurriak neurtu, ondoren beharrezkoak diren inbertsioan planifikatzeko. Europako Batzordea aireportuekin harremanetan dagoela dio Kallasek, eta egoera zuzenean jarraitzen ari direla. Kaltetutako bidaiariek dirua itzultzeko edo beste hegaldi bat eskatu dezaketela gogorarazi du garraio komisarioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.