ITALIA. EUROPAKO KONSTITUZIOA
Europako Konstituzioa berretsi du Senatuak, Rifundazione eta Lega Nordek kontra egin arren
Italiako Senatuak Europako Konstituzioa berretsi zuen atzo, Rifundazione Komunista eta Lega Nord alderdiek aurka bozkatu zuten arren. Tokian tokiko iturrien arabera, eztabaida lasaia izan zen eta iraun bitartean ez zen inongo tentsio une edo polemikarik egon. Konstituzioa testua berretsi aurretik Gianfranco Fini Atzerri ministroak honakoa esan zien senatariei: «Ez gara Konstituzioa berresten dugun lehenak. Dagoeneko Lituaniak, Hungariak, Esloveniak eta Espainiak egin dute». Fini atzerri ministroaren aburuz, Europako Konstituzio honek «gardentasun handiagoa» emango die batasuneko erakundeei eta Europa hiritar guztiengana hurbiltzeko ere balioko du..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu