Europako Hauteskundeak

Europako Parlamentuko zazpina aulki lortu dituzte Herbeheretako demokrata-kristauek eta laboristek

Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak atzo hasi ziren. Herbeheretan, Galesen, Eskozian, Irlanda Iparraldean eta Erresuma Batuan atzo eman zuten bozka. Espero bezala, parte hartzea txikia izan zen. Herbehereek emaitzak argitaratu egin dituzte, Europako Batzordeak ez egiteko presioa egin bazuen ere. Bozka kopuruari erreparatuz, demokrata-kristauak izan dira garaileak, baina eserlekuei begiratuz gero berdindu egin dute laboristekin: zazpina eserleku eskuratu dituzte.

2004ko ekainaren 11
13:21
Entzun
Herbeheretako demokrata-kristauek (CDA) orain arte izan dituzten baino bi eserleku gutxiago izango dituzte Europako Parlamentu berrian. Bozetan nagusi izan badira ere, eserlekuetan laboristekin (PvdA) berdinketa izan dute, eta bi taldeek zazpina eserleku izango dituzte. Horrela, laboristek orain arte baino ordezkari bat gehiago izango dute.

Alderdi liberalak (VVD) 4 ordekari izango ditu Europako Parlamentuan, Berdeek (GroenLinks) 2, alderdi kristauak (SGP / Christen Unie) 2, alderdi sozialistak (SP) 2, Demokrata-liberalek(D66) 1, eta Europa Transparant-ek 2.

Europako Batzordea Herbeherak auzitara emateko mehatxuka

Atzo egindako bozen emaitzak Europa osokoak jakin arte ez argitaratzeko presioa egiten aritu da Europako Batzordea (EB), baina, Herbeherek entzungor egin diote aholkuei, eta emaitzak argitaratu egin dituzte.

Jarrera hori ez zaio gustatu EBri eta kasua Europako Justizia Auzitegira eramango duela mehatxu egin du. Bruselak dionez, beste herrietako emaitzak jakiteak bozka asmoa aldatzea ekarri lezake.

Gaur Txekiaren eta Irlandako errepublikaren txanda

Europako Legebiltzarra osatuko dutenen aukeraketak aurrera jarraituko dute, igandera arte. Gaur, Txekiako eta Irlandako errepublikako herritarrek joan beharko dute beraien boza ematera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.