Soslaia. Tomislav Nikolic
'Europartutako' nazionalista
Hirugarrenean lortu du Tomislav Nikolicek (Kragujevac, 1952) bere arerio nagusi Boris Tadic garaitu eta Serbiako presidentetza eskuratzea. Bruselak arretaz kasu egin die hauteskundeei, Serbia EB Europako Batasunean sartzeko hautagaia baita. Orain, are arreta handiagoz erreparatuko dio buruzagi nazionalistaren garaipenari, behinola EBren aurkako jarrera baitzen Nikolicen diskurtsoaren oinarrietako bat. Azken urteotan, ordea, posizioa otzandu du, iraganean kide zituen muturreko nazionalistak amorraraziz. Bozak irabazita, hitzeman du Serbia ez dela «Europarako bidetik» urrunduko, eta Mendebaldearen eta Errusiaren arteko zubitzat ere aldarrikatu du bere burua. Inkestek Tadic jotzen zuten garaile, alde txikiarekin. Azkenean, tartea estua izan da, baina Nikolicen aldera: %49,55, %47,3aren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu