Eusko Legebiltzarreko kideei Gazan sartzea debekatu die Israelek

2011ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko ordezkaritza bat Gazako ateetan geratu da, Israelek okupaturiko lurraldean sartzeko baimenik eman ez dielako. EAJ, PSE, PP eta Aralarreko legebiltzarkideek egiaztatu nahi zuten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako diruarekin Gazan egiten ari diren inbertsioek zer ondorio izan duten, eta zer-nolako bizi baldintzetan dauden hango herritarrak. Igandetik daude lurralde okupatuetan, eta «palestinarrek pairatzen duten jazarpena eta presioa izugarria» dela ikusi dute, Aitor Casado parlamentari sozialistaren hitzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.