MunDUA

Evo Morales: "Bolivia batuko du Konstituzio berriak"

2009ko otsailaren 7a
18:27
Entzun
Boliviako herritarrek urtarrilaren 25eko erreferendumean baiezkoa eman zioten Konstituzio berriari -%61eko babesa eduki zuen-, eta Evo Morales Boliviako Gobernuko presidenteak ofizialki gaur jarri du abian. "Bolivia batuko du Konstituzio berriak, batasunetik, berdintasunetik eta duintasunetik. Bizikidetzara bidean jarriko gaitu", esan du. "Bete dugu eginbeharra".

Galdeketara deitu zituzten 3,5 milioi boliviarretatik %91k eman zuten botoa, iturri ofizialen arabera.

2010eko hauteskundeak aurreratu eta abenduaren 6an egingo dituztela iragarri zuen duela egun batzuk Moralesek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.