Ez dago akordiorik Armen Merkataritzaren Itunerako
WASHINGTON. Armen Merkataritzaren Itun berria egiteko NBE Nazio Batuen Erakundearen egoitzan 193 herrialderen ordezkariek izandako eztabaida akordio barik amaitu da. Lau astez aritu dira eztabaidan, eta AEB Ameriketako Estatu Batuen eta beste potentzia batzuen ezezkoak blokeatu du itun berria. Akordio bat babesteko «denbora gehiago» eskatu du Washingtonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu