UKRAINA

"Ez diogu Krimea inori emango"

Errepublika autonomoko erreferenduma nazioarteko behatzaileek ikuskatzeko eskatu du Ukrainako Atzerri ministroak.

jon olano
2014ko martxoaren 8a
07:58
Entzun

Krimearen estatusak eztabaidagai izaten jarraitzen du Ukrainaren eta Errusiaren artean. Ukrainako behin-behineko Atzerri ministro Andrei Destxitsak agerraldi bat egin du, eta, bertan ziurtatu duenez, "Krimea Ukrainako lurraldea da eta izango da, eta ez diogu inori emango". Penintsulan piztutako gatazka era baketsuan konpontzeko asmoa azaldu du.

Horrekin batera, Krimean bihar zortzi egitekoak diren erreferenduma nazioarteko behatzaileek ikuskatzeko eskatu du Destxitsak, erreferenduma bera aitortzen ez duen arren: "Erreferendum horretan hartzen den edozein erabaki legez kanpokoa izango da".

Bestalde, Krimean duen kontsulatua penintsulatik aterarazi du Poloniak, Radoslaw Sikorski Poloniako Atzerri ministroak jakinarazi duenez. "Errusiak etengabe sortutako liskarren ondorioz, Sebastopolen dugun kontsulatua hustu dugu", azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.