Kuba

Ez duela boterera lotzeko eta gazteei bidea trabatzeko asmorik esan du Castrok

Hala ere, ez du argitu Kubako presidente kargua behin betiko utziko duen edo berriro itzuliko den. Telebista saio batera igorritako gutun baten bidez adierazi du agintera atxikitzeko asmorik ez duela.

2007ko abenduaren 18a
16:45
Entzun
"Nire oinarrizko betebeherra ez da karguei lotzea, eta oraindik eta gutxiago pertsona gazteagoei bidea trabatzea, baizik eta esperientziak eta ideiak ematea. Aparteko garaiak bizitzea egokitu zaidalako dute balioa ideia eta esperientzia horiek", dio Fidel Castrok Kubako telebistako Mesa Redonda saiora bidalitako gutunean.

2006ko uztailetik presidente kargutik erretiratuta dago 81 urteko Castro, "behin behinekoz", hesteetako gaitz larritik sendatu arte. Bitarte horretan Raul anaiaren esku utzi zuen kargua.

Telebistara bidalitako gutunean karguetara lotzeko asmorik ez duela agertu eta gazteei bidea ireki behar zaiela iradoki duen arren, ez du argitu kargua behin betiko asmorik duen, edo berriro ere Gobernura itzultzekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.