Mundua

Ez duela dimitituko eta "kalumnia kanpaina" baten jomuga dela esan du Villepinek

Dominique de Villepin Frantziako lehen ministroak ukatu egin du inteligentzia zerbitzuei politikariak ikertzeko agindu zienik. Areago, "kalumnia kanpaina" baten jomuga izaten ari dela salatu du, eta ez duela dimitituko ziurtatu.

2006ko maiatzaren 2a
10:52
Entzun
"Ez dut inoiz eskatu politikaririk ikertzeko, ez ezkerrekorik, ez eskuinekorik", esan du Villepinek Europe1 irrati katean egin dioten elkarrizketan. Izan ere, eskandalu handia sortu da Frantzian, ustez Villepinen Gobernuak zenbait politikariren aurka agindu dituen ikerketak direla-eta. Nicolas Sarkozy Villepinen alderdikide eta Barne ministroa litzateke ikertu horietako bat, hain zuzen ere, presidentziarako leihan lehen ministroaren aurkari nagusia.

Akusazio horiek guztiak gezurra direla berretsi du Villepinek, eta "kalumnia kanpaina" baten jomuga dela salatu. Justiziaren aurrera joan eta guztia argitzea dela bere nahia azpimarratu du, eta indar bereziz esan du ez duela dimititzeko asmorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.