Ameriketako Estatu Batuak

"Ez dut kritikatuko Obama, nire isiltasuna merezi du", dio Bushek

AEBetako presidente ohiak bart egin du lehen adierazpena karguan ez denetik. Bere agintaldiko "hamabi erabakirik zailenak" azalduz liburua idazteko asmoa dauka.

2009ko martxoaren 18a
10:46
Entzun
George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente ohiak bere agintaldiko "hamabi erabakirik zailenak" azalduz liburua idazteko asmoa duela agertu du, baina hango gaurko presidente Barack Obama ez duela kritikatuko jakinarazi du. "Ez dut kritikatuko Obama, nire isiltasuna merezi du".

Urtarrilaren 20an hartu zuen Obamak kargua. Bush izan zen aurreko presidentea AEBetan -zortzi urtean izan zen hau buru-, eta bart egin du lehen adierazpena karguan ez denetik. "Ez dut nire denbora pasatuko hura kritikatzen. Nahikoa kritiko badago bestela ere".

Gaurko presidenteak laguntza jasotzea "funtsezkoa" izango dela deritzo Bushek. "Nik politika baino askoz gehiago maite dut gure herria", esan du.

George W. Bushekin solasaldian afari-saioan egin ditu adierazpenok. Bi mila lagun azaldu dira, eta bakoitzak 3.100 dolar ordaindu ditu bertara joateagatik. Batik bat, enpresaburuak egon dira.

Aretoaren kanpoaldean berrehunen bat lagunek protesta egin dute eta Poliziak lau pertsona atxilotu egin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.