Ez dute hitzartu Kyotoko ituna aldatzeko epea
BERLIN. Klima aldaketaren inguruko NBEren lantaldeak akordiorik gabe bukatu zuen atzo Alemaniako Bonn hirian egin zuen bilkura. Kyotoko Protokoloa luzatzeko ituna indarrean noiz jarri beharko luketen eztabaidatu dute. Urte amaieran bukatuko da 1997ko ituna. Bonneko bilkura urte amaieran Qatarren eginen den munduko goi bileraren atarikoa izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu