1986
•Ekainak 18. Gutxienez 250 preso hil ziren Peruko hiru kartzelatan Sendero Luminoso eta Tupac Amaru taldeek koordinatutako matxinadetan.
1992
•Urriak 2. Sao Pauloko (Brasil) kartzelako matxinadan 111 preso hil ziren.
1994
•Urtarrilak 4. Maracaiboko (Venezuela) Sabaneta kartzelako matxinadan eta ostean sortutako sutean 120 preso hil ziren, eta beste 20 zauritu.
2004
•Maiatzak 17. Honduras iparraldeko San Pedro kartzelako sutean 107 preso hil ziren, eta beste 26 zauritu.
2005
•Martxoak 7. Dominikar Errepublikako Higuey espetxean sua piztu zen bi talderen arteko borrokaren ondorioz, eta 135 preso hil ziren.
2012
•Otsailak 15. Gutxienez 356 preso hil ziren Comayaguako kartzelan piztutako sutearen ondorioz, Hondurasen.