Espainiako Gobernuaren osaketa

Ezertarako ez, eta ezta eskua eman ere

Mariano Rajoyk eskua ukatu dio Pedro Sanchezi, hura gobernua osatzeko asmoz alderdiekin egiten ari den bilera errondan elkartu direnean.

2016ko otsailaren 12a
16:30
Entzun

Argi zegoen bilerak ez duela fruiturik emango, izan ere, berean daude bai Mariano Rajoy eta bai Pedro Sanchez. Aurrenak koalizio handia deiturikoa osatu nahi du PSOE eta Ciudadanosekin, bera buru dela. Bigarrenak ez du PPrekin gobernua osatu nahi, eta gobernuburu izateko saioan ari da.

Hala ere, Sanchezek gobernua osatzeko asmotan alderdiekin aurrera daraman bilera errondaren barruan elkartu egin dira biak, eta eman dute zeresana. Izan ere, Rajoyk eskua ukatu dio Sanchezi. Honek eskua eskaini dionean, txaketa lotzen hasi da PPko burua. Hotz dago giroa bien artean, eta tentsioa nabarmena izan da, ateak itxita egin duten bileraren aurretik kameren aurrean pasatu duten momentuan.

25 minutuko bilera egin dute bi buruzagiek, eta sartu bezala atera dira, bakoitza bere asmoei eutsiz.

Sanchezek bilera ostean esan du baduela itxaropena "gobernu progresista eta erreformista" bat osatzeko, eta hala egitea lortzen badu, jende independentea gobernu horretako kide izango dela aurreratu du; "prestigiodun independenteak". Inbestidura saioa martxoaren hasieran egiteko asmoa ere azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.