Eskuineko diputatuek aurre egin diete, eta, azkenean, borrokak izan dira batzuen eta besteen artean. Halaber, bi aldetako diputatuak geratu dira oholtza gainean, eta uko egiten diote alde egiteari.
Hori dela eta, Legebiltzarreko presidente Jorge Zermeño eskuindarrak saio iraunkorra jarri du indarrean, harik eta negoziazioen bidez oholtzaren inguruan sortutako liskarra konpontzen den arte.
Mundua
Ezkerreko eta eskuineko diputatuen arteko istiluak medio, saio iraunkorrean da Mexikoko Legebiltzarra
Andres Manuel Lopez Obrador ezkerreko hautagaiaren eta Felipe Calderon kontserbadorearen arteko liskarrak isla bortitza izan zuen atzo arratsean (bart gaua Euskal Herrian) Mexikoko Legebiltzarrean: Lopez Obradorrek ez ditu onartzen presidentetzarako bozetan garaipena Calderoni eman dioten emaitza ofizialak, eta, ondorioz, kargua zin-egiteko oholtza okupatzeko ahalegina egin dute ezkerreko diputatuek, kargu-hartzea galaraztearren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu