FARC prest dago bahituak aske uzteko Kolonbian
BOGOTA. FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak prest daude bahituta dauzkaten poliziak eta militarrak askatzen hasteko, preso dauden gerrillarien truke. Juan Manuel Santos presidenteak, erantzun zuenez, prest dago «alde bakarreko askatasuna bideratzeko bitartekoak jartzeko», bake seinale moduan. Bestalde, FARCeko kideak sendatzen zituen mediku bat atxilotu zuten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu