mundua

FARCek armak uzteko aukeraren inguruko berri faltsua zabaldu du hacker batek

Adierazpen horretan ustez Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrak "leiho bat zabalik" ikusten zuen armak uzteko. Kolonbiako hainbat agintarik adierazpena irakurri ondoren zalantzan jarri dute horren egiazkotasuna.

2012ko ekainaren 2a
17:31
Entzun

Hacker batek eraso egin dio gaur FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrekin lotura duen webgune bati, eta hark armak uzteko aukera baztertzen ez duela zabaldu du. Adierazpen hori ezagutu ondoren, egiazkoa ote den zalantzan jarri dute zenbaitek, tartean Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak eta Piedad Cordoba Kolonbiako senatari ohiak. Cordobak "apokrifotzat" jo du, eta "arraroa" egin zaio dokumentuaren "ortografia txarra". Ondoren, webguneak berak baieztatu du hacker baten ekintza izan dela.

Adierazpen horretan, ustez FARCek "leiho bat zabalik" ikusten zuen armak uzteko, bakerako lege esparru bat sortuz gero.

Kolonbiako Parlamentuko ordezkariek maiatzaren 15ean onartu zuten bakerako lege esparru bat finkatzen duen proiektu bat; horrek herrialdeko legez kanpoko talde armatuekin negoziatzea ahalbidetzen du. Diputatuek baiezkoa eman zioten proposamenari, aldeko 126 botorekin eta aurkako laurekin.

Proiektua Senatura eramango dute orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.