Bahiketa Kolonbian

FARCek ukatu egin du Asier Huegun donostiarra bahitu izana

FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrak ukatu egin du iragan ostiralean zortzi turista bahitu izana; turista horien artean Asier Huegun donostiarra dago. Bahiketaren berri izan bezain azkar, Kolonbiako lehendakari Alvaro Uribek FARCi egotzi zien bahiketa

2003ko irailaren 17a
13:29
Entzun
FARCen webgunean jasotzen denez, www.farcep.org , erakunde iraultzaileak ukatu egiten du hilaren 12an hamabi turista bahitu izana Santa Martako Sierra Nevada herrian, Kolonbiako iparraldean, Bogotatik mila kilometrotara. Kolonbiako lehendakari Alvaro Uriberi egotzi dio FARCek gertatutakoaren ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.