Bahituak askatzeko asmoz FARCekin bilera egiteko prest da Kolonbiako Gobernua, eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteari eskatu dio batzar horretan egoteko eta laguntza emateko. Sarkozyk askotan azaldu izan du interesa bahitutekiko. Hauen artean da, besteak beste, Ingrid Betancourt presidente izateko hautagai ohia -Frantziako nazionalitatea ere badu, eta 2002an bahitu zuen FARCek-.
Sarkozyren laguntza lortzeko, Kolonbiak Parisera bidaliko du Luis Carlos Restrepo Bakerako ordezkaria. Frantziako presidenteari berari edo honen laguntzaile bati zuzenean helaraziko dio Kolonbiako exekutiboaren nahia.
Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteak eta Frantziako buruak larunbatean telefonoz hitz egin zuten, eta biak ados ziren bahituak askatzeko "bide berriak" jorratu behar direla esatean.
Kolonbiako Gobernua prest dago FARCeko gerrillariei "erraztasun juridikoak" emateko.
Mundua
FARCekin egin nahi duen bileran laguntzeko eskatu dio Kolonbiak Sarkozyri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu