Kolonbiako Poliziak atzo iragarri zuen FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak gerrillako buruzagi Juvenal Ovidio Ricardo Palmera Pineda Simon Trinidad deritzona atxilotu zutela Ekuadorren, Kolonbiako mugatik gertu. FARCeko zuzendaritzako kidea da Palmera. Zuzendaritza horren buru nagusia Manuel Marulanda Velez Tirofijo da.
Atzo atxilotutako buruzagia, Raul Reyes, Joaquin Gomez eta Carlos Antonio Losada izan ziren gerrillaren ordezkariak 1998-2002 artean, Andres Pastrana Kolonbiako orduko presidentearen gobernuarekiko bake negoziazioetan. Ekuadorko eta Kolonbiako poliziek hartu zuten parte atxilotzeko operazioan. Horren ondoren, ez zegoen argi nora eraman zuten Palmera; baina, Bogotako iturri batzuek adierazi zutenez, hiriburura eramana zuten jadanik.
KOLONBIA
FARCeko buruzagi bat atxilotu dute Ekuadorren, mugatik gertu
Pastranaren gobernuarekiko elkarrizketetan parte hartu zuen 2002 arte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu