FARCeko hamabost kide hil dituzte Kolonbian
BOGOTA. FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarretako hamabost kide hil dituzte, gutxienez, operazio militar eta polizial batean. Kolonbiako Cauca eskualdean egin dute operazioa. Iragan astean, hain justu, FARCek lau polizia hil zituen, eta eskualdeko banku batean lapurreta egin zuen. Ordutik, beste hamar gerrillari hil dituzte militarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu