Kolonbiako bake prozesua

FARCen kontrako bonbardaketak eteteko agindu du Santosek

Hilabete baterako eman du agindua Kolonbiako presidenteak; ELNren kontrako bonbardaketei, aldiz, eutsi egingo diela iragarri du.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea, Habanako negoziatzaileekin, urte hasieran. JUAN PABLO BELLO, EFE
2015eko martxoaren 11
07:57
Entzun

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak atzo iragarri zuen hilabete batez eten egingo dituztela FARCen kontrako bonbardaketak. Neurri horrekin, Habanako negoziazioei bultzada eman nahi die Kolonbiako Gobernuak, eta 2012an hasitako bake prozesua bizkortu. Duela aste batzuk Nazioarteko Zigor Auzitegiko Fiskaltzak babesa adierazi zion Kolonbiako bake prozesuari.

Hilabete igaro ostean, gerrillak joan den abenduan iragarritako su-etena betetzen ari ote den aztertuko dute berriz. Santosek esan du, orain arte, betetzen ari direla emandako hitza. 

Hala ere, ez dituzte etengo ELN gerrillaren kontrako bonbardaketak; aitzitik, areagotu egingo dituzte. Izan ere, gobernuaren arabera, beren "delituzko ekintzak" ez dituzte bertan behera utzi.

Santosek ez du argitu nola bereiziko dituzten bi gerrillen eremu geografikoak bonbardaketetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.