Fernandezen aurkako helegitea, bertan behera

2015eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
BUENOS AIRES. Argentinako Ganbera Federalak Gerardo Pollicita fiskalaren helegitea bertan behera utzi du, eta ez dute Cristina Fernandez presidentea inputatuko. Lehendik Daniel Rafecas epaileak ebatzi zuen presidentea inputatzeko nahikoa frogarik ez zegoela. Fernandezi leporatu zioten AMIA elkarte juduaren aurkako erasotzaileak Justiziatik babestu zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.