Fidel Castrok berak esan du, "inork ez espekulatzeko", belauna hautsita duela, eta litekeena dela besoan ere hausketaren bat izatea. 78 urteko buruzagia txaloz hartu du ekitaldian zegoen jendetzak.
Erori denena, kezka handia sortu da, eta Castrok berak barkamena eskatu du gero, eta argi utzi nahi izan duenez, bere lana egiten jarraitu dezake.
Esan duenez, argazkietan bere erorketa ikusteko gogoz dago orain. Izan ere, nazioarteko prentsak irudiak hartu dituela esan du, eta bihar egunkarietako azaletan egongo dela iragarri.
Kuba
Fidel Castro erori egin da, ekitaldi jendetsu batean
Fidel Castro buruzagi Kubatarra erori egin da gaur ekitaldi jendetsu batean ordubete inguruko hitzaldia eman eta erretiratzera zihoala. Berak esan duenez, belauna hautsita dauka eta agian besoa ere bai, baina, hala ere, osorik dagoela azpimarratu du, umorez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu