Orain bi aste 'Irakeko gerrilari Islamistak' deitutako taldeak Angelo de La Cruz filipinetako kamiolaria bahitu zuen. Taldeak Filipinetako Armadak Iraketik alde egin zezan eskatu zuen kamiolariaren biziaren ordainetan. Filipinetako Gobernuak bere ejertzitoa Iraketik ateratzea erabaki zuen. Gaur, Filipinetako presidente Gloria Macapagal Arroyok baieztatu duenez, Angelo de La Cruz kamiolaria askatu egin dute.
Filipinetako telebista nazionalean agertu da Macapagal, eta negoziaketetan parte hartu duten lagun guztiei eskerrak eman dizkio. Presidenteak filipinetako tropak Iraketik ateratzeko erabakia defendatu du.
Tropak ateratzeko erabakiak Amerikako Estatu Batuen eta bere aliatuen kritikak sorrarazi ditu. Kritika horien kontra egin du Filipinetako presidentea, Ekialde Hurbilean filipinetako langileak milioi bat baino gehiago direla esan du eta Angelo de La Cruz bizia salbatzea lehentasun bat zela.
Basorako Barne Gaietako Gobernadorea hil dute
Al-Jazeera telebista kateak jakinarazi duenez, Basora eskualdeko Barne Gaietako Gobernadorea hil dute gaur. Hazem Taufik Ainachi Gobernadorea etxetik irten eta tiroz hil dute ezezagun batzuek. Al-Jazeerak dio erasoan bizkartzain bat zauritu dutela.
Iraken okupazioa
Filipinetako bahitua askatu dute hango Gobernuak tropak erretiratu ondoren
Filipinetako presidente Gloria Macapagal Arroyok esan du Angelo de la Cruz Filipinetako bahitua askatu dutela. Filipinetako kamiolaria orain bi aste 'Irakeko gerrilari islamistak' deitutako taldeak bahitu zuen eta Filipinetako Armadak Iraketik alde egiteko eskatu zuten, gatibuaren askatasunaren truke. Eskaera bete du Filipinetako Gobernuak eta taldeak bahitua askatzea erabaki du. Bestalde, Al-Jazeera telebista kateak esan duenez, Basora eskualdeko Barne Gaietako Gobernadore Hafem Taufik Ainachi hil dute gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu