Mundua

Filipinetako Gobernuaren eta gerrilla maoistaren arteko bake elkarrizketak hasi dira

Astebetez ariko dira Oslon, irtenbide bat bilatu nahian. Berrogeita hamar urteko gatazka izan da Filipinetakoa, eta 40.000tik gora lagun hil dira. Filipinetako Gobernuak gerrillaren hamazazpi buru askatu ditu Oslora joan ahal izan daitezen.

Benito Tiamzon gerrillako buruetako bat Oslon, Manilako espetxe batetik atera berri. EUGENIO LORETO, EFE
2016ko abuztuaren 22a
07:10
Entzun

Filipinetako Gobernua eta Fronte Demokratiko Nazionala gerrilla maoista aurrez aurre dira Oslon (Norvegia), Holmenkollen hotelean, jada bost hamarkada iraun duen gatazkari amaiera emateko bake negoziazioetan. "Denbora gehiegi irauten ari den gatazka bat da", esan du Boerge Brende Norvegiako Atzerri ministroak. Asteburuan menia bat adostu dute bi aldeek, eta Brendek gaineratu du gatazka amaitzeko "bultzada historiko bat" sortzen ari dela.

Bake elkarrizketak 2012an eten ziren, Filipinetako Gobernua ez zelako prest espetxean hamarkadak zeramatzaten gerrillako buruak askatzeko. Joan den astean, berriz, hamazazpi buru askatu zituen, Oslora joan ahal zitezen. Alde bakoitzak sei negoziatzaile bidali ditu Osloko mahaira. Orain, astebeteko epea jarri dute irtenbide bat bilatzeko. "Hatzak gurutzatzen ari naiz", adierazi du Brendek. Norvegia izan da bi aldeak gerturatzeko lana egin duena mahaian eser daitezen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.