Mundua

Filipinetako presidentearen aurkako matxinoak errenditu egin dira

Manilako hotel handi batean gotortu dira zenbait militar eta politikari, baina Gobernuari leial zaizkon tropek erasoaldia hastean amore ematea erabaki dute.

2007ko azaroaren 29a
14:34
Entzun
Gloria Macapagal Arroyo presidentearen aurka matxinatu eta Manila hiriburuko luxuzko hotel batean gotortu dira gaur Danilo Lin armadako jenerala eta Antonio Trillanes senadorea, eta haiekin batear hainbat militar eta jarraitzaile. Halaber zenbait gotzain katolikoren babesa dute. Ustelkeria eta iruzurra leporatzen diote Arroyori, eta gobernutik kentzea zuten helburu. Behin-behineko gobernuburu Reinato Puno Auzitegi Goreneko presidentea izendatzea eskatzen zuten.

Nolanahi ere, gobernuari leial zaizkion tropek Peninsula hotelaren aurkako erasoaldia abiatu ondoren, errenditzea erabaki dute matxinoek, bizitzarik gal ez dadin.

Segurtasun indarrek gogor eraso diete matxinoei: lehendabizi hotel barruan zeuden zibil gehienak atera dituzte, eta ondoren, tiroka ekin diote sarrera guztietatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.