Filipinetan bake akordioa sinatuz gero ez dituela erasoak egingo dio FMLIk

Buruzagi kristauek eskatuta, gerrilla eta Gobernuaren arteko bake akordioa eten zuen duela bi aste Gorenak

Erredakzioa
2008ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
FMLI Askapen Islamikorako Fronte Mairuak iragarri du indarkeria erasoak bertan behera utziko dituela baldin eta Gobernuak bake akordioa sinatzen badu.

Filipinetako buruzagi kristauek eskatuta, Gorenak eten egin zuen ekintzaileen eta Gobernuaren arteko bake akordioa orain dela bi aste. Akordioaren arabera, herri musulmanak onartuko lituzkete eta 712 herri eremu autonomoan sartuko lirateke. Alegia, Mindanaoko Eskualde Musulmanean.

Gobernuak tropen kopurua gehitu du uharteetako hegoaldean. Armadak dioenez, herritarren segurtasuna bermatzeko bidali dituzte soldaduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.