Filipinetan gutxienez 22 lagun hil dira kamioi bat lehertuta

2007ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
MANILAGasez betetako kamioi bat lehertu zen atzo Filipinetako hegoaldean, eta 22tik gora hildako eta 10 bat zauritu eragin zituen. Poliziak adierazitakoaren arabera, kamioilariak kontrola galdu eta irauli zen kamioia, eta handik 20 segundora lehertu, hain justu autobus bat igarotzen zen unean. Hango bidaiariak dira hildakoak eta zaurituak, eta asko amildegi batetik erori zirenez, ezin aurkitu zebiltzan atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.