Mundua

Filipinetan hondoratutako ferryko dozenaka lagunen gorpuak aurkitu dituzte

2008ko ekainaren 24a
12:35
Entzun
Fengshen tifoiaren ondorioz Filipinetan larunbatean hondoratu zen Princess of Stars ferryko dozenaka bidaiariren gorpuak aurkitu dituzte gaur urpekariek. Armadak dio oraindik ezin dutela esan zenbat lagun topatu dituzten itota, "ilun baitzegoen". 862 lagun zeramatzan ferryak, eta orain arte 43 lagun topatu dituzte bizirik.



Filipinetako Kostako Guardiak atzo zioen itsasontzia kostatik hiru kilometrora mugitu ezinik geratu zela larunbatean, eta orduan izan zutela harekin azkeneko hartu-emana.

1987tik Filipinetan itsasoan izandako ezbeharrik handiena izan daiteke asteburukoa. 1987an ia 4.400 hil ziren ferry batek petroliontzi batekin talka egitean.

Orain, ferryko hildakoak aintzat hartu gabe ere, 224 lagun zendu dira gutxienez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.