Finantza Saila hartuko du Greziako Banku Nazionaleko buruak

2012ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Gobernua eratzeko akordioarekin ND Demokrazia Berriaren, Pasoken eta Dimarren arteko negoziazioak ez dira amaitu. Antonis Samarasek lehen ministro karguaren zina egin ostean berriz bildu ziren gobernuaren eraketa eztabaidatzeko. Bart ziren ministroen berri ematekoak. Isilpean zabaldutako informazioaren arabera, Vasilis Rapanos Greziako Banku Nazionaleko burua izango da Finantza ministro berria.

Evangelos Venizelos Pasokeko buruak jakinarazi du bere alderdiko diputaturik ez dela izango gobernu berrian. Erabaki horrek eztabaida sutsua piztu du Pasoken, alderdiak jakinarazi duenez, alderdiko lehen lerroko hainbat kide ez baitaude ados Venizelosekin. Hamabost eta hamazazpi ministro artean izendatuko dituztela ere aurreratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.