Findegi bat lehertu eta 26 lagun hil dira Venezuelan
CARACAS. Venezuelako Gobernuaren arabera, gutxienez 26 lagun hil dira herrialdearen ipar-ekialdeko Amuayko findegian. Atzo goizaldean leherketa bat izan zen han, eta hainbat lagun hil ez ezik, beste 86 zauritu dira. Venezuelako findegi zentrorik handiena da, eta munduko handienetako bat. Gas ihes batek eragin du eztanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu