Finlandiako lehen ministroari eraso diote

2012ko urriaren 23a
00:00
Entzun
HELSINKI. Jyrki Katainen Finlandiako lehen ministroa onik atera da egin dioten eraso batetik. Iturri ofizialen arabera, ustezko erasotzailea labana batekin gerturatu zen lehen ministroarengana, zeina kanpaina egiten ari zen, baina ezer egin aurretik atxilotu zuen Poliziak. Lekuan zegoen argazkilari batek esan duenez, atxilotuak ez zuen eraso egiteko asmorik, Katainen arreta erakartzea soilik zen haren asmoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.