irlanda iparraldea

Fiskala, Omagheko erasoaren ustezko egilea epaitzearen alde

Ipar Irlandako Fiskaltzak adierazi du nahikoa zantzu daudela 1998ko atentatuagatik Seamus Daly epaitzeko.

Ipar Irlandako Poliziako kideak atentatuaren lekuan, 1998ko abuztuaren 15ean, Omaghen. BEN CURTIS / EFE
2015eko otsailaren 17a
14:45
Entzun

Daly iazko apirilean atxilotu zuten, Omagheko erasoan 29 lagun hiltzea egotzita. Haren abokatu Peter Corriganek esan du Dalyren kontrako frogak "zaharrak" direla, eta zalantzan jarri du lekuko batzuen sinesgarritasuna.

Bonba-auto bidez egin zuten atentatu hura, 1998ko abuztuaren 15ean, Omagh hiriaren erdialdean —Irlandaren iparraldean dago—, eta 29 hildako eta 200 zauritu baino gehiago eragin zituen. 225 kiloko lehergailua jarri zuten, eta Benetako IRAk hartu zuen bere gain atentatua. 1997an bereiztu zen IRAtik talde hori, eta Stormonteko Akordioaren kontra azaldu zen.

Orain arte, soilik Sean Hoey epaitu dute atentatu haren harira, baina 2007an errugabe jo zuen epaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.