Iragan ostiral goizaldean bonba bat lehertu zen Nizako kuartel militar batean, eta kalte material handiak eragiteaz gain,ondoko eskola batean lan egiten zuen emakume bat zauritu zuen. Hurrengo egunean, berriz, beste leherketa bat izan zen Parisen, Haziendako bulego batean, eta kalte material handiak eragin zituen.
Korsikako Radio Frequenza Mora irratira dei bat eginez hartu ditu bere gain eraso horiek FLNC-UCk.
Korsika
FLNCk bere gain hartu ditu Parisko eta Nizako atentatuak
Joan den astean Parisko Haziendako bulego baten aurka eta Nizako kuartel militar baten kontra izan ziren atentatuak bere gain hartu ditu FLNC-UC Korsikako Askapen Nazionaleko Frontea-Borrokalarien Batasunak. Hain justu, Korsikako talde armatu handienak. Lehergailuekin egin zituzten bi eraso horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu