KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

Forcadellen aurkako kereila aurkeztu du Kataluniako fiskalak

Hala egiteko agindu zion astelehenean Espainiako fiskal nagusiak. Kataluniako fiskalak argudiatu du Kataluniako Parlamentuko presidenteak propio desobeditu zuela Espainiako Auzitegi Konstituzionala, eta Espainiako Konstituzioa "mespretxatu" zuela.

Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko lehendakaria. ANDREU DALMAU / EFE
2016ko urriaren 19a
07:51
Entzun

Auzitegi Konstituzionalak iragan urriaren 6an erabaki zuen, aho batez, zigor prozedura abian jartzeko eskaera, ustezko desobedientzia eta prebarikazioagatik. Fiskaltzaren eskuetan utzi zuen salaketarekin aurrera egiteko erabakia, zehaztu gabe erantzukizun penala ote dagoen. Auzitegi Konstituzionalak berak hartutako ebazpenak aintzat ez hartzea egotzi diote Forcadelli.

Carme Forcadelli leporatzen diote prozesu eratzaileari buruz ikerketa batzordeak egindako txostena eguneko gai zerrendan sartu eta bozkatu izana. Orain, La Vanguardia egunkariak argitaratu duenez, Kataluniako fiskalak argudiatu du Forcadellek "ekintzen indarrez" Espainiako Konstituzioa indargabetu nahi izan zuela eta Espainiako lurralde antolaketa "eztandarazten" saiatu zela.

Fiskalaren iritziz, Forcadellek bere funtzioen "desitxuratze" bat baliatu zuen irailaren 27ko hauteskundeetan jasotako mandatua "arbitrarioki aldatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.