Mohamed Merahek Forsane Alizza taldeko kidetzat jo du bere burua. Frantziako Barne Ministerioak joan den urtarrilean legez kanpo utzi zuen borroka armaturako prestatzen ari zelakoan, eta emakume musulmanen zapia debekatu zuen legearen kontra ekintzak egiteagatik. Iman bat ere bota zuten Frantziatik, meskitan, ostiraletako hitzorduetan, adierazpen antisemitak egin zituelako eta adulterioa egin duten emakumeak hil arte jipoitu behar direla esateagatik.
Mohammed Achamlane taldeko bozeramaileak taldearen legez kanporatzeari erantzun zion esanez, borroka armatuarekin erantzungo dutela «musulmanen kontrako gorrotoa bultzatzen jarraituz gero».
Taldeak bere web orrialdean jarri zuen azken mezuak horrela zioen: «Gure erakundea hazten ari da, eta eskulana behar dugu. Era guztietako trebetasun eta ezagutza bilatzen ditugu, baina batez ere soldaduak nahi ditugu. Borroka kirola egiten baduzue, eta eskatzen dugunerako prest bazaudete, ekintzarako azkarrak bazarete, orduan bilatzen duguna zarete.
Forsane Alizza, urtarrilean legez kanporatutako taldea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu