Fragaren jaiotetxeari eraso egin diote Galizian
SANTIAGO. Manuel Fraga Galiziako presidente ohiaren eta frankismoan ministro izandakoaren jaiotetxeari eraso egin diote lehergailu batekin. Ez da inor zauritu, eta kalte materialak bakarrik eragin ditu atea eta kristalak hondatu dira. Ez dago argi zeinek egin duen erasoa, baina Galiziako agintariek Resistencia Galega talde independentistari egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu