Mundua

Frantzia prest dago FARC hartzeko, honek bahituak libre uzten baditu

Akordioaren arabera, FARCek 45 bahitu aske utziko lituzke eta Kolonbiak FARCeko 500en bat preso.

2007ko abenduaren 19a
15:56
Entzun
FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrak bahituak uzten baditu -haien artean, Ingrid Betancourt Kolonbiako presidentegai ohi eta frantziar nazionalitatea ere baduena; 2002an bahitu zuten-, Frantziako Gobernua prest dago FARCeko presoak hartzeko, Kolonbiak hauek libre uzten dituenean. Hala adierazi du gaur François Fillon Frantziako lehen ministroak.

"Gu ez ezik, Europako eta Ameriketako beste herrialde batzuk ere prest leudeke horretarako", esan du Fillonek, eta mezua helarazi dio dagoeneko Alvaro Uribe Kolonbiako Gobernuaren presidenteari. Bide batez, eskertu egin du Hugo Chavez Venezuelako presidenteak orain arte egindako "bitartekaritza lana".

Akordioaren arabera, FARCek 45 bahitu libre utziko lituzke eta Kolonbiako Gobernuak FARCeko 500en bat preso.

Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrak atzo jakinarazi zuen aske utziko dituela hiru bahitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.